ITZALEN ROCK ELKARTEAN


Gaztetxeko kontzertu sutsuaren ondoren, Iparragirre Rock Elkartera hurbilduko da bostkote hau. Beraien 2. kontzertua izango da, baina ondo prestaturik daude. Zapatu honetan izango da, 14, eta sarrerak 3 euro balioko du.

Guzti honi zukua atera nahiean entrebista egin diegu

Denok zarete betiko lagunak edo nola ezagutu zineten?

Ez. Gitxi batzuk txikitatik lagunek gara. Baia tira, hazten zoazen einien zure gustoko anbientien mogitzen dan jentie be ezagutzen hasten zara… Eta bueno, amen gauz gu bostok.
Noiz edo zenbat urterekin egin zenuten lehenengo ensaioa?

Lehenengo “ensaioa” pasadan urteko maiatzien izen zan. Hiru pertsona batu ginen lonjan eta bakotza bere abilidadiek erakusten hasi zan, hori guk ez genun definutuko ensaio hitzegaz. Gero jentie taldera batzen hasi zan eta proiektu politz bat urten ahalko zala ikusi gendun. Hiru- lau abesti akustiko baino ez genduzen euki ( akorde hutsekaz :S ), eta gaztetxien kontzertutxu bat joteko proposatu dozkuen , eta horreri ezin iakon ezetzik esan. Kontzertue baino hiru ille arinau hasi ginen serizo ensaietan.

Denok dituzue gustu berdinak musika jotzerakoan?

mmm… danok- danok ez (kar-kar-kar). Egize esan, geizenori 70 eta 80. hamarkadako musikie gustetan jaku, horretaz aparteko musikie be entzutenn dogu, baina talde bat dauen lekuen ardi baltz bat be egon biher da (betiko legez), Amaiurrek punk-a entzuten deu.

Berriro horrelako jende piloa izango dela iparragirren uste duzue?

Ez…. Bertan egunien, gaztetxien jo gendunien, ez gendun inundik inora espero hain beste pertsona etorko zirenik gu ikusten. 300 eta piku pertsona hurbildu ziren gaztetxera bertan egunien, jentie be ikusi barik geratu izen zan. Ez dogu pentsetan oingoan hain beste jente etorko danik, ze hasteko, iparragirreko aforoa gaztetxiena baino askoz mugatuaua da, eta horretaz gain ez da lehenengo biderra Gerniken joten dogule, jentiek ia ikusi gaittu eta ez deu eukiko holako griñe neskan talde bat ikusteko barriro be.

Etorkizunerako ze esperantza duzue?

Etorkizun hurbillien (uda amaieran edo) maketa bat grabetako esperantzie dekogu, baia horretarako uda guztize lanien emon biherko gendun… Ikusteko dau ondiño.

Joko ahal zenuketen kanta heavyren bat? jaja

Zegaitxik ez?? Inor baino gustorau ganera jajaj.

Gitarra akustikoa ala elektrikoa?

Gitarra elektrikoa, duda barik, baia gitarra akustikoa albo baten itzi barik.

Kalimotxoa ala pitilingorri?

Kalimotxoa.

Pantojan kontzertu oso bat edo Carmen de mairenan musu bat?

Pantojan kontzertu oso bat?!! Ze tortura mota da hori? Ez , ez, gurau dogu Carmen de Mairenan mosu bat. Baia bueno, eskatuten hasitze gurau dogu zure mosu bat Gotzon.

Gotzon

0 Comments:

Post a Comment



Entrada más reciente Entrada antigua Inicio