Sin mas, txapelpunk taldie gernikakoa ez izanik ere tarte txiki bat egin diogu beraien diska honen laburpen egiteko. 14 kantaz osaturiko punk-rock gogor eta lotsabagea da. Tartean "palestina" (ume gaiztuak) abestia sartu dute bertsio modura eta beraien "euskadi" kanta ospetxuaren bertsio berri bat sortu dute. Diskaren barnean abesti berri oso garatuak agertzen dira "loko kuerdo" edo "primera vez" bezalakoak. Hemendik diska hau gomendatzen dizuegu oso ona bait da eta.

Uda honetan musika eta musika daukagu inguruetako herrietan. Jaiak direla eta talde asko daude beraiena emateko, presta zaitezte uda beroa gozatzeko.

Uztailak 24


21:00etan
Busturiko jaiak
Eureka Hot 4 + Sagarroi

22:00etan
Morgako jaiak
Sarkor + Gatibu

22:00etan
Zornotzako jaiak
Sexty sexers + Gatillazo

Abuztuak 1

23:00etan
Foruko jaiak
Bertan bera + Txapelpunk + Bide Batez


Abuztuak 7

18:00etan
Natxitxuko gazte eguna, frontoian
itzalen + Ingush

Abuztuak 17

22:30etan
Gernikako jaiak
Bertan bera + Su Ta Gar + Tximeleta

Abuztuak 28

20:00etan
Gautegiz-arteaga, II. BusturialdeRock lehiaketako FINALA!
Bullets of Misery, Army Arma, bertan bera Okasientes eta Harlore


Besterik barik, agur, eta komentarizoak idaztie ezta ezer txarra eh

Zugadi eta Gotzon

Bukatu da inkesta. 2 Hilabete baiño gehitxoago egon da bozkatzeko aukera, eta Bertan Bera izan da garaile gernikako taldeen artean. Etenik gabeko bidean diskoarekin jarraitzen dute, eta antza denez, ez dute oztoporik bidean.

Taldekide batek, honako hitz hauek eskeini dizkigu:

Boto gehixenak erun arren ez deu esan gure onenak garenik, azken finien onenak be asko dekolako hobetzeko.

Ta beste barik, ez dakit erantzunen oso realak diren baia bueno hor ikusten da gehixen bat igual jarraitzaile gehixen nok dekon adin tarte baten.
230 boto eman dituzte gure irakurleek, harro gaude sartu zaretelako, eskerrikasko.

Uda beroturik hasteko, elkarrizketatxo bat izan dugu Pog Mo Thon laukote Mungiarrarekin. Talde Honek, 3 disko kaleratu dituzte 5 urteren bitartean. Rock alternatiboa eta metalaren arteko musika bat egiten dute, doinu bizi eta alaiekin.



Hemen dago elkarrizketa:



Nork idazten ditu zuen kanta berriak?
Denon arteko elkar-lana da musikari dagokiona. Letrak ostera, erdiak idazleenak dira; gainontzekoak, Markel eta Beñatenak.
Oraingo disko honetan, honako idazleek hartu dute esku: Gotzon Barandiaran, Arkaitz Estiballes, Julen Gabiria, Miren Ibarluzea eta Igor Estankona.

Kontzertu asko emateko esperantzarik?
Otsailetik orainarte, ia astebururo izan dugu bateren bat. Topera ibili gara. Gehien gaztetxeak eta areto txikiak izaten dira negukoak. Orain hilabeteko geldialdia daukagu, eta bideoklipa egiteko aprobetxatzen ari gara. Udarako baditugu zenbait kontzertu lotuta zorionez. Jaietakoak izaten dira uda parte honetakoak, eta azken urteetan plazak dexente eskastu diren arren, pozik gaude deitu gaituztelako. Duela uda pare batekoa, kristorena izan zen, udako jaietan hogei kontzertutik gora jo genituen eta. Zaila izango da aurrerantzean horrelakorik gertatzea, badirudi eta udaletxeek jaietako aurrekontuak murriztu dituztela.

Kanta berri bat egiterakoan nondik hasten zarete?
Normalean, gitarrako riff bat izaten da abiapuntua.

Zerk du inportantzia gehien abestietan?
Riff-ez, konponketez, bakarkako interpretazio eta gainontzekoez gain, kanta bera nabarmentzea.

Zer sentitzen duzue kontzertu bat ematen zaudeten bitartean?
Desberdina izaten da sentsazioa, lekuaren eta publikoaren arabera. Norberaren egoera animikoak ere itzelezko garrantzia izaten du, eta baita taldekideen arteko hartu-emonak. Sentipenik ederrena kontzertuak hustuta amaitzen dituzunekoa da, den-dena eman duzulakoan amaitzen diren gau horietakoak. Publikoa ondo pasatzen sumatzen baduzu erdia eginda egoten da.

Ze berritasun aurki dezakegu diska honetan?
Beñat da gitarrista bakarra disko honetan, eta kantak konposatzerako orduan eragin zuzena izan du horrek. Nahiz eta diskoan gitarra pista bat baino gehiago egon (konponketa eta abarrei dagozkienak), lokalean kantak sortzerakoan, abestiak ona izan behar zuen arreglorik barik. Hau da, gitarra eta baxuarekin nahikoak izan behar zuen lineak funtziona zezan. Ala ez bazen, ideia baztertu egiten genuen. Bestalde, aurrekoarekin erkatuz, askoz zuzenagoa da diskoa; kanta aldiz, laburragoak.

Zaila ahal da musika eta lana uztartzea?
Mailaren arabera. Geuk bira gogorrik eta halakorik ez dugunez, egin daitekeen zera da. Halere, geuk asko entsaiatzen dugu, astean hiru bider, eta argi dago horrek esfortzua dakarrela.

Zein da zuen ametsa musikari moduan?
Diskoz disko hobetuz joatea. Zuzeneko emanaldietarako berdina.

Non gustatuko litzaizueke jotzea?
Urrun, atzerrian.

Euskal Herritik kanpora jotzea zaila al da?
Bai, kanpora doazenak dirua galtzen dute normalean. Jendeak kontrakoa uste izaten du. "Begira, talde hau Europatik zeharreko biran dabil!". Ederra da hori, baina ez dakiguna da kasurik gehienetan dirua galtzen dela. Talde garrantzitsu askori gertatzen zaie. Langileak izanda gainera, kanpora joateko erabakia hartzerakoan, ez da erraza taldekide guztiek egun libreak batera izatea.

Zerk markatu zaituzte zuen musika estiloan?
Egia esan, taldekideok musika oso desberdina entzuten dugunez, laurok amankomunean dugun puntu bakarra litzateke geure estiloa, nolabait esateko. Geure lau gustuek bat egiten duten puntua, hain zuzen.























































Gotzon

IPARRAGIRRE ROCK&RALLY 3.0


2009ko ekainak 13, 18:00etan.
Gernika
Ekainak 13 an Rock & Rally aren 3. edizioa izango dugu Astra eraikinaren aparkalekuetan. Hainbat talde arituko dira: Sarkor bere erritmo punk/hardcorea barne duela; The Riff Trukers-eko bluesman-ak; Sexty Sexers rock-a sakon lantzen duen taldea; Lor rock terapia cd a atera berri duena; Effectus metal soinu bortitzarekin eta azkenik, Itzaleneko neska kuadrilla iada famatua beraien "ezin egon hau" abestiarekin.

Sarreren kostua aurretik erosiz 6 eurokoa izango da, eta bertan erosi nahi ezkero 8 eurokoa.

Kontzertuez aparte, zozketak eta bideoak egongo dira.

Aktualizaturik. Spot-a youtuben.




Zugadi eta Gotzon


Ekainaren 13an joko dute izenburuan aipatuta dauden taldeek. Gailur taldeak euskaraz eginiko hardcore estilodun musika lantzen dute, eta letren aldetik, punk-rocka nabaritzen da gehien bat. Ibarrangeluko talde honetaz aparte harlore ere arituko da zuzenean. Harlore taldean punk hardcore doinuak dira nagusi. Beraien myspace orrialdean daude entzungai abestiak. Azkenik, The Uski's dago iada aski famatua den taldea, kanta alai eta erritmo biziekin. Hondartza eta uda aldera eramaten zaituzte letra itsaskorrekin.

Gaueko 10etatik aurrera hasiko dira kontzertuak.

Zugadi eta Gotzon

EUTANASIA ETA MAFIA GAZTETXEAN



Gernikako gaztetxean joko dute ekainaren bostean, eta sarreren prezioa 4 eurokoa izango da. Batetik Eutanasia izango da bertan metal-hardcore doinuen laguntzarekin musika bizia lantzen duen talde Gernikarra. Bestetik Mafia dago metal estiloan oinarriturik dagoen musika egileak. Ingeleses eta gustu garatua duen talde baten aurrean gaude.
Kontzertuak 21:15ean hasiko dira.

Eutanasiaren myspace-a
Mafiaren myspace-a

Zugadi eta Gotzon

Entradas antiguas