Hemen daude gure "Bulletoak" berriz ere. Oraingoan tour bat prestatu dute Euskal Herritik. Kontzertu batzuk jada emanda daude, baina oraindik beste 7 falta dira. Tour hau, "Euskal Zarata Tour" izenpean dago.
Honakoak dira tour-eko datak:

Maiatzak 1 berritxuko gazte eguna
Maiatzak 16 Bermeoko kapillan + Naizroxa (Euskal zarata tourretik kanpo)
Maiatzak 22 idabako lehiaketan (Euba)
Maiatzak 23 soraluzeko gaztetxean + O.S.T.
Ekainak 6 iparragirre rock elkartea (Gernika)
Ekainak 12 gasteizko gaztetxea + Sortuz + Naked (Euskal zarata tourretik kanpo)
Ekainak 13 + Effectus irungo gaztetxea (Rock and rally-an ez badute jotzen)
Ekainak 27 romoko gaztetxea (izurbaltzeta)

HARDCORE GAUA IPARRAGIRREN


Zapatu onetan (apirilak 25), Iparragirre Musika Elkartean HARDCORE GAUA ospatuko da. Harlore talde zarauztarrak eta No Comply talde algortarrak beraien doinu melodiko eta azkarrak eskeiniko dituzte. Gaueko 10etan hasten da desfasa.
Sarrera 3 eusko-koa izango da jajaj!!

Harlore

Harlore taldea 2005eko uda hasieran sortu zen, musika entzutearekin nahikoa ez, eta musika eginez gozatzeko asmo soilarekin.Zarauzko Eguzkian, Iteube,Iluna Beltz,Folkcore... bezalako kaliforniako punk-hardcore taldeen influentziekin hasi zen taldea. Iñigo Azkuek baxua jotzen urtebete zeraman, eta Lander Azkuek, bere anaiak, gitarra jotzen zuen. Orduan, Alex Etxeberria (ahotsa) eta Alex Gomezekin (bateria) elkartu, eta trastero moduko garaje batean hasi ginen entsaiatzen. Esan beharra dago, garaje horrek nahiko arazo eman zizkigula, soinua kentzeko montaje “txapuzero” bat egin behar izan baikenuen, eta anpliei eta bateriari soinua kendu. Bizilagunen kexak saihesteko gauetan entsaiatzen genuen erdi klandestinitatean. Garaje xume hortan jaio ziren harloren aurreneko abestiak eta emozionadak(ez genun askoik behar emozionatzeko), hor iraun genuen 2005eko abenduaren amaieran Vista Alegreko ensaiatzeko lokaletara igo ginen arte. Urtebete entsaiatzen ibili ondoren, 2006ko Abuztuan getariako gaztetxean gure lehen kontzertua eman genuen. Kontzertuaren ostean, bigarren gitarra bat baliagarri izango zelakoan, gure estiloa gustoko zuen Gorka Garcia “Gartxi”-ri taldean sartzea eskeini genion. Honek baiezkoa eman eta entsaiatzen jarraitu genuen.2006ko azkeneko 3 kontzertuak emanda, gabonetan Alex Etxeberria abeslariak taldea lagatzea erabaki zuen eta gure kabuz abesten hasi ginen. Horrela 2008ko Abuztuan, 2 urte entsaiatu eta euskal herrian kontzertuak ematen ibili ondoren lehenengo estudioko 9 kantuko lana kaleratu genuen, taldearen sorrerako eta ondorengo 3 urtetako kantak biltzen zituelarik lan honek. Grabaketa eta nahasketa guztiak zarauzko "Noisestudioa" estudioan egin genituen Iosu Mantisaren gidaritzapean. Aurrerantzean gogo eta ilusio berdinarekin jarraituko dugu kanta berriak sortu eta kontzertuak ematen!

No Komply

No komply taldea Aritz, Julen, eta Alexek sortua da 2005. urtean, Skate munduaren inguruko musikak bultzatuta. Geroago, Dani sartu zen taldean baxujole moduan eta honekin batera Musikadero Musika Elkartean sartu ginen musika eta zarata egiteko asmoz. 2007eko maiatzean lehen kontzertua emateko aukera izan genuen Zallako Gazte Egunean. Hortik aurrera gogo handiarekin jarraitu genuen egurra emoten kontzertuz kontzertu. Maketa autoekoiztu bat grabatzen hasi ginen, baina arazoak izan ditugu eta bertan behera utzi behar izan dugu. Myspacean dago entzungai grabatuta geratu zena. Beste alde batetik, kanta berriak prestatzen ari gara aurrerantzean grabaketa serioago bat egiteko.


gotzon

Entradas más recientes Entradas antiguas Inicio