Zorionak The Auambas taldeari, merezi duzue eta. Maila ona egon arren, zuek lortu duzue saria.
Finalean zortzi talde egon dira eta horietatik hiru eskualdeko musikariek osatutakoak izan dira.
Joan den asteko barikuan jokatu zen Idiazabal pop rock lehiaketako irabazlea Busturialdeko zenbait bizilagunek osatzen duten The Auamba´s taldea izan zen. Idiazabalen (Gipuzkoa) bertan egin zen lehiaketaren finalean zortzi taldek jo zuten eta horietatik hiru eskualdeko taldeak izan ziren. Epaimahaiaren saria jaso duen The Auamba´s, Eutanasia eta Ibai & the eib´s izan ziren taldeok.
Lehiaketa irabazteagatik diskoa grabatzeko aukera izango du The Auamba´s-ek. Hain zuzen ere, Arkaitz Carrascoren gidaritzapean grabatuko dute diskoa Idiazabalen bertan dagoen Sound Sorce estudioan.
Unai Kareaga taldeko baxu-joleak aipatu duenez, «pozik» daude lehiaketa irabazi dutelako. Hala ere, sariak baino gehiago sari horrek ematen duen aitorpenak poztu dituela esan du Kareagak. Baxu-jolearen esanetan, gainera, «aurrera begira lanean jarraitzeko indarrak ematen ditu honelako sari bat jasotzeak».
Kareagak jakinarazi duenez, «oso gustura» aritu ziren taula gainean eta «esperientzia polita» izan zen. «Gainera jende ugari batu zen kontzertuan», dio. Nahiz eta berandu iritsi ziren eta jendeak itxaron beharra eduki zuen, Idiazabalen ondo zaindu zituztela adierazi du Kareagak.
Testua: Hitza egunkaria.
Espero dogu barkatzienotizizen atzerapena. Eskerrikasko ta agur!
Gotzon
Etiquetas: The auambas
0 Comments:
Entrada más reciente Entrada antigua Inicio
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)