ITZALEN ROCK ELKARTEAN


Gaztetxeko kontzertu sutsuaren ondoren, Iparragirre Rock Elkartera hurbilduko da bostkote hau. Beraien 2. kontzertua izango da, baina ondo prestaturik daude. Zapatu honetan izango da, 14, eta sarrerak 3 euro balioko du.

Guzti honi zukua atera nahiean entrebista egin diegu

Denok zarete betiko lagunak edo nola ezagutu zineten?

Ez. Gitxi batzuk txikitatik lagunek gara. Baia tira, hazten zoazen einien zure gustoko anbientien mogitzen dan jentie be ezagutzen hasten zara… Eta bueno, amen gauz gu bostok.
Noiz edo zenbat urterekin egin zenuten lehenengo ensaioa?

Lehenengo “ensaioa” pasadan urteko maiatzien izen zan. Hiru pertsona batu ginen lonjan eta bakotza bere abilidadiek erakusten hasi zan, hori guk ez genun definutuko ensaio hitzegaz. Gero jentie taldera batzen hasi zan eta proiektu politz bat urten ahalko zala ikusi gendun. Hiru- lau abesti akustiko baino ez genduzen euki ( akorde hutsekaz :S ), eta gaztetxien kontzertutxu bat joteko proposatu dozkuen , eta horreri ezin iakon ezetzik esan. Kontzertue baino hiru ille arinau hasi ginen serizo ensaietan.

Denok dituzue gustu berdinak musika jotzerakoan?

mmm… danok- danok ez (kar-kar-kar). Egize esan, geizenori 70 eta 80. hamarkadako musikie gustetan jaku, horretaz aparteko musikie be entzutenn dogu, baina talde bat dauen lekuen ardi baltz bat be egon biher da (betiko legez), Amaiurrek punk-a entzuten deu.

Berriro horrelako jende piloa izango dela iparragirren uste duzue?

Ez…. Bertan egunien, gaztetxien jo gendunien, ez gendun inundik inora espero hain beste pertsona etorko zirenik gu ikusten. 300 eta piku pertsona hurbildu ziren gaztetxera bertan egunien, jentie be ikusi barik geratu izen zan. Ez dogu pentsetan oingoan hain beste jente etorko danik, ze hasteko, iparragirreko aforoa gaztetxiena baino askoz mugatuaua da, eta horretaz gain ez da lehenengo biderra Gerniken joten dogule, jentiek ia ikusi gaittu eta ez deu eukiko holako griñe neskan talde bat ikusteko barriro be.

Etorkizunerako ze esperantza duzue?

Etorkizun hurbillien (uda amaieran edo) maketa bat grabetako esperantzie dekogu, baia horretarako uda guztize lanien emon biherko gendun… Ikusteko dau ondiño.

Joko ahal zenuketen kanta heavyren bat? jaja

Zegaitxik ez?? Inor baino gustorau ganera jajaj.

Gitarra akustikoa ala elektrikoa?

Gitarra elektrikoa, duda barik, baia gitarra akustikoa albo baten itzi barik.

Kalimotxoa ala pitilingorri?

Kalimotxoa.

Pantojan kontzertu oso bat edo Carmen de mairenan musu bat?

Pantojan kontzertu oso bat?!! Ze tortura mota da hori? Ez , ez, gurau dogu Carmen de Mairenan mosu bat. Baia bueno, eskatuten hasitze gurau dogu zure mosu bat Gotzon.

Gotzon


Zorionak The Auambas taldeari, merezi duzue eta. Maila ona egon arren, zuek lortu duzue saria.


Finalean zortzi talde egon dira eta horietatik hiru eskualdeko musikariek osatutakoak izan dira.

Joan den asteko barikuan jokatu zen Idiazabal pop rock lehiaketako irabazlea Busturialdeko zenbait bizilagunek osatzen duten The Auamba´s taldea izan zen. Idiazabalen (Gipuzkoa) bertan egin zen lehiaketaren finalean zortzi taldek jo zuten eta horietatik hiru eskualdeko taldeak izan ziren. Epaimahaiaren saria jaso duen The Auamba´s, Eutanasia eta Ibai & the eib´s izan ziren taldeok.

Lehiaketa irabazteagatik diskoa grabatzeko aukera izango du The Auamba´s-ek. Hain zuzen ere, Arkaitz Carrascoren gidaritzapean grabatuko dute diskoa Idiazabalen bertan dagoen Sound Sorce estudioan.

Unai Kareaga taldeko baxu-joleak aipatu duenez, «pozik» daude lehiaketa irabazi dutelako. Hala ere, sariak baino gehiago sari horrek ematen duen aitorpenak poztu dituela esan du Kareagak. Baxu-jolearen esanetan, gainera, «aurrera begira lanean jarraitzeko indarrak ematen ditu honelako sari bat jasotzeak».

Kareagak jakinarazi duenez, «oso gustura» aritu ziren taula gainean eta «esperientzia polita» izan zen. «Gainera jende ugari batu zen kontzertuan», dio. Nahiz eta berandu iritsi ziren eta jendeak itxaron beharra eduki zuen, Idiazabalen ondo zaindu zituztela adierazi du Kareagak.


Testua: Hitza egunkaria.

Espero dogu barkatzienotizizen atzerapena. Eskerrikasko ta agur!

Gotzon

Otsailaren 21ean Gernikako Iparragirre Musika Elkartean Kauta eta Póg Mo Thón taldeen kontzertuak izango dira ikusgai.
Sarrera 5€ izango da, eta aurretik, Gernikako Ospa, Arima eta Arrano tabernetan eta Iparragirren egongo dira salgai. 100 sarrera egongo dira salgai, eskuetatik kentzeko moduan.

KAUTA

“Isladak” beraien hirugarren diskoan, “Izan Zaitez Zu” eta “Biluzik” diskoen ondotik eta bira luze baten ondotik, urtarrilaren 12an Hatortxu Rock festibalean amaitu zena, KAUTAk hamaika kantu aurkezten dizkigute: kitarra disonanteak, ahots melodikoak eta oinarri erritmiko indartsuak.


POG MO THON

Pog mo thon-en ezaugarririk esanguratsuena bere etengabeko bilakaera da. Talde Mungiarrak hastapenetan zenaren antz gutxi du egun. Ikasiz etengabe hobetzeko gogo hori da agian hasiera hartatik geratzen den bakarra. Argi zeukaten hasiera hartan Markelek (ahotsa), Juanmak( baxua) eta Kaskak(gitarra) talde hartan jotzea eta euren egunerokoan musikak orokorrean zeukan garrantzia zirela euren bizipoza. Taldeak estilo desberdinak jorratu izan ditu hasierako hardcore melodiko hartatik eta gaur eguneraonia perfektuan.




Gotzon

Entradas más recientes Entradas antiguas Inicio