Bueno bueno bueno, nibela igotzen hasi gara gernirock en eta The auambas taldekoekin entrebista izan dugu.
Hemen uzten dizuegu denon eskura, The auambas taldekoen hitzak
Diskoa noiz eta ze izenekin kaleratu zenuten?
Gure lehen maketa 2007.ko martxoan grabatu genuen eta taldearen izen berarekin kaleratu genuen. Orain berriro ere estudiora sartu eta azaroaren 3. asterako gure bigarren maketa grabatua izatea espero dugu. Ea noiz kaleratzen dugun.
Zenbat balio du?
Zenbat balio du?
Lehen maketak 5 euro balio zituen eta bigarren honek ere prezio berdina mantenduko du, krisi garaian prezioak mantenduko ditugu.
Noren ideia izan zen traje beltzekin kantatzea eta zergaitik?
Noren ideia izan zen traje beltzekin kantatzea eta zergaitik?
Kontzertuak aktuazio modura ikusten ditugu. Aktuatzeko momentu bezala. Aktuaziorako, musikarekin batera, erropa ere garrantzitsua dela pentsatzen dugu. Hori dela eta, hasieratik pentsatu genuen zelan edo halan erropak bere puntutxoa izan behar zuela taldean. Kolore beltza badakigu denok eleganteago, argalago eta estilizatuago egiten gaituela. Kar, kar, kar.
Eta plumazko fularra?
Eta plumazko fularra?
Egia esan, 4 fularrekin hasi eta orain bakarra geratzen zaigu. Kontzertuen ostean lapurretak, mehatxuak eta proposamen lizunak izan ditugu lumazko fular bat lortzeko. Alex da fularra mantentzen duen bakarra. Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.
Ze bertsio joten dituzue?
Ze bertsio joten dituzue?
Momentu honetan Depeche Mode taldearen "Personal Jesus" eta Little Richard-en "Tutti Frutti". Baina hasierako kontzertuetan The Strokes taldearen kanta pare bat jotzen genituen. 2007.ko Bertsio gauerako Spice Girls, Backstreet Boys eta The White Stripes-en kantuen moldaketak egin genituen.
Keimada gustokoa al duzue? jajaj
Keimada maite dugu, galiziar kultura bere osotasunean maite dugun bezala.
Nolako giroa dago zuon artean? bromazaleak zaretela entzun dugu
Ba atera kontuak, eskualdeko 4 herri desberdinekoak garela, Gernika, Ajangiz, Bermeo eta Busturia. Bakoitza bere kultura eta hizkuntza desberdinekin. Gure artean ulertzearekin nahikoa lan dugu.
Argazki hori ikusita, obamaren alde zaudetela agerian dago. Nola ikusten duzue estatu batuak urte pare bat barru?
Orain dagoen lekuan izatearekin konformatzen gara. Beste herrialderik inbaditu barik, lasai lasai. Obama vs McCain. Carmen Sevilla vs Paquita Rico. Espinete vs Don Pinpon. Coca Cola vs Pepsi. Erantzun al dizugu?
Eskerrikasko The auambas taldeari eta gernirock bisitatzeagatik

Etiquetas: The auambas
1 Comment:
-
- Anónimo said...
11 de noviembre de 2008, 14:53yes we can
Entrada más reciente Entrada antigua Inicio
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)