Asteburu honetan zer entzuna dago Gernikako rock elkartean. Gaueko 10 aldera hasteko dago pentsaturik. Prezioa zehaztu gabe dago oraindik, baina 6 euro bueltan egongo da sarreren balioa.
Rock elkartea non dagoen ez dakienantzat, astratik aurrera joanda, edo zehatzago, maxi eroski zaharreko atzekaldetik dago

Eutanasia

2000. urte inguruen Sandalio, Mirri eta Hodei lehenengoan lokalien batzen hasi ziren. Bakotxak bere instrumentuek(musikalak) eroan eta, idea larrei barik, han ibiltzen ziren euren lehenengo gitar-hotsak ataraten. Zarata askorik ez ataraten ahalegindu arren, auzokoak keje ein ziren eta handik ospa ein biher izen zan. Zorixonez, Ajangizeko eskola zaharreko lokaletan tarte bat ein iakon taldieri eta bertan sartu ziren, Gernikeko udaletxiek taldientzako lokalak zer diren be ezabalako jakin. (6 urte pase die ta ondino ez dabe ikesi).

Ajangizeko lokalien hasi zan Eutanasia talde moduen sortzen, gitxinaka-gitxinaka, pausoz-pauso, gauza barrixek ikesiz. Mirri lokalkidiek ziren Garraxi-koakaz joten hasi zan eta orduntxe zala ez horrenbeste taldien sartutako Edortari (gitarra) Bampi batu iakon bajue joteko. Handik aurrera, bertzinoak ikesten eta kanta propioak sortzen hasi ziren, gaur egun lantzen dabezen metal-hardcore doinuetara heldu arte. Kontzertu asko joteko aukerie euki dabe eta talde asko ezetu eta lagun asko ein dabez honeri esker.

2004. urtien Ajangizeko lokalietik urten biher izen ban taldiek eta Gernikeko Iparragirre Rock Elkartiegaz eraiki zittuzten lokalak, udaletxien inongo laguntza barik. Ordutik Eutanasiak abesti barrixek eiten eta kontzertu asko eta asko joten(batzuk talde ezagunekin) segidu deu, ta 2007ko ekainien euren lehenengo grabe zan maketie atara dabe. Bakardadean idatzitako hitzak deitzen da eta Aulestiko Altxatune estudioatan grabe zan 2006ko abendue eta 2007ko otsaila eta martxoa artien Inigo "Pitu"n gidaritzapien.

2008 urte hasieran Banpik taldie utzi ban kanpora joan zalako, eta bere ordez Mirri sartu zan bajista moduen denboraldi baterako. Banpi barriro bueltau da eta oin eutanasia kanta barrixek ataraten dabil.

Myspace
Bilborock-en

Akatu

Akatu duela jada urte batzuk jaio zen, "Guda Garaia" izeneko talde baten errautsetatik. 2004ean gure lehenengo maketa kaleratu genuen, "el sotano" estudioetan grabatua, Iker Piedrafita-ren laguntzaz. bertan sei kantu grabatu genituen. 2005eko udan beste kantu bat grabatu genuen (aisialdirako trena) gaztesarea-xirikak kaleraturiko bilduma baterako. 2006an gure lehen lan luzea kaleratu dugu, "Utopiaren indarra" izenburupean. gure wegunetik doan jeitsi dezakezue! www.akatutaldea.net. Orain taldea diska berria prestatzen dabil. Abuztuan hasiko da grabazioa zizur nagusiko MAV estudioetan, Miguel Aizpun teknikaria izanda

Myspace
Fotolog
Youtube

Rock elkartean elkar ikusiko dira!

0 Comments:

Post a Comment



Entrada más reciente Entrada antigua Inicio