Azaroaren 11n hasi ziren grabatzen cd berria Arrasate spot estudioatan. Kanta berriak euren myspace-en entzun ahalko dira. Kontzertu bat ere emango dute otsailaren 21-ean Trinkete antitxokoan.
Etiquetas: The auambas
Erandion gazte eguna izango dugu Azaroak 22an, zapatu honetan. Ikasle egun hainbat egon dira eskualde guztietan, eta oraingoan Sondikako alboko herrian.
IAk (ikasle abertzaleak) 20 urte bet dituelez, jaia zeru parera eraman nahi dute.
Honako hau da egitaraua, guztia saiatuko da orduan egitea:
- ESKOLAN
10:00 -> Euskal Ikasleon topaketak
- HEZKUNTZA SISTEMA NAZIONALAREN GUNEAN
11:00 -> Gunearen irekiera erraldoi, buruhandi eta trikitilariekin
Ondoren, kalejira erraldoi eta buruhaundiekin
Bitarteak jolasak eta puzgarriak gunean bertan!!!
12:00 -> Pailazoak
17:00 -> Musika maratoia
Bertan Bera, Askatzen eta Dale Ke Aun Respira (DAR)
- AZOKAN
14:00 -> Bazkaria
16:00 -> Bertso saioa: Uxue Alberdi, Amaia Agirre, Maialen Arzallus eta Onintza Enbeita
17:30 -> 3indarrok elektrotxarangarekin poteo-kalejira
19:30 -> Manifestazioa Hezkuntza Sistema Nazionalaren gunetik irtenda
Ondoren ekitaldi politikoa
21:30-> Kontzertuak (sarrerak aurre-erosita 18€, eta takilan 22€)
ANGER (ikasle eguneko abestia beraiek prestatu dute), Soziedad Alkoholika, Piperrak, Obrint Pas eta Amaiur
Bertan Beraren 20. kontzertua bertan emango dute. Urtarriletik honezkero arteko denbora tartean taularatu dira 19 aldiz. Hauek dira Beraien hitzak aurrera begiraturik:
Gauza positiboa geuretzako ta aukera itzela erandion ospatzen dan ikasle egun honetan joteko. Geutzako boleto itzela da Euskal Herri mailan ikasle edo gazte askon artien holako ekitaldi edo ekintza baten jotzie geure izena zabaltzeko.
Ez dakigu hau dan edo ez dan urteko azken kontzertue, momentuz zapatu honetakoa dau ipinde eta gero urtarrilen 3en, arinauko astien, Anoetako gaztetxien joko dogu.
Urtarrilen 7en hasiko gara geure lehengo estudio lana grabetan, iraupen laburreko diskoa, ondarruko santos anaixen estudioan eta martxorako ataratie espero doguna hain zuzen.
Etiquetas: bertan bera
Gaueko 10:30 pasata hasi ziren rock elkarteko eszenatokira igotzen zerbeza lata batekin lagundurik.
Eutanasia hasi zen. Bere ahots zurrunak belarriak gozamenera eraman gintuen. 5. abestirako giro ezin hobea sortu zuten, eta publikoko pertsona bat igon zen kantatzera. Azken aurreko kantan ere espektakulu ederra egin zuten beste bi pertsonaik. Barre algara asko egon ziren publikoaren artean.
Bigarren, seikotearen txanda heldu zen, Akatu-rena. Kanta berri bat jotzera ere ausartu ziren. Goi zeruetako jai bat zen hura.
Laburbildurik; ez zena joan, kontzertu oso onak galu zituen.
Argazkiak: maka
Pd: sarrera azkenean 3€-koa zen
Asteburu honetan zer entzuna dago Gernikako rock elkartean. Gaueko 10 aldera hasteko dago pentsaturik. Prezioa zehaztu gabe dago oraindik, baina 6 euro bueltan egongo da sarreren balioa.
Rock elkartea non dagoen ez dakienantzat, astratik aurrera joanda, edo zehatzago, maxi eroski zaharreko atzekaldetik dago
Eutanasia
2000. urte inguruen Sandalio, Mirri eta Hodei lehenengoan lokalien batzen hasi ziren. Bakotxak bere instrumentuek(musikalak) eroan eta, idea larrei barik, han ibiltzen ziren euren lehenengo gitar-hotsak ataraten. Zarata askorik ez ataraten ahalegindu arren, auzokoak keje ein ziren eta handik ospa ein biher izen zan. Zorixonez, Ajangizeko eskola zaharreko lokaletan tarte bat ein iakon taldieri eta bertan sartu ziren, Gernikeko udaletxiek taldientzako lokalak zer diren be ezabalako jakin. (6 urte pase die ta ondino ez dabe ikesi).
Ajangizeko lokalien hasi zan Eutanasia talde moduen sortzen, gitxinaka-gitxinaka, pausoz-pauso, gauza barrixek ikesiz. Mirri lokalkidiek ziren Garraxi-koakaz joten hasi zan eta orduntxe zala ez horrenbeste taldien sartutako Edortari (gitarra) Bampi batu iakon bajue joteko. Handik aurrera, bertzinoak ikesten eta kanta propioak sortzen hasi ziren, gaur egun lantzen dabezen metal-hardcore doinuetara heldu arte. Kontzertu asko joteko aukerie euki dabe eta talde asko ezetu eta lagun asko ein dabez honeri esker.
2004. urtien Ajangizeko lokalietik urten biher izen ban taldiek eta Gernikeko Iparragirre Rock Elkartiegaz eraiki zittuzten lokalak, udaletxien inongo laguntza barik. Ordutik Eutanasiak abesti barrixek eiten eta kontzertu asko eta asko joten(batzuk talde ezagunekin) segidu deu, ta 2007ko ekainien euren lehenengo grabe zan maketie atara dabe. Bakardadean idatzitako hitzak deitzen da eta Aulestiko Altxatune estudioatan grabe zan 2006ko abendue eta 2007ko otsaila eta martxoa artien Inigo "Pitu"n gidaritzapien.
2008 urte hasieran Banpik taldie utzi ban kanpora joan zalako, eta bere ordez Mirri sartu zan bajista moduen denboraldi baterako. Banpi barriro bueltau da eta oin eutanasia kanta barrixek ataraten dabil.
Myspace
Bilborock-en
Akatu
Akatu duela jada urte batzuk jaio zen, "Guda Garaia" izeneko talde baten errautsetatik. 2004ean gure lehenengo maketa kaleratu genuen, "el sotano" estudioetan grabatua, Iker Piedrafita-ren laguntzaz. bertan sei kantu grabatu genituen. 2005eko udan beste kantu bat grabatu genuen (aisialdirako trena) gaztesarea-xirikak kaleraturiko bilduma baterako. 2006an gure lehen lan luzea kaleratu dugu, "Utopiaren indarra" izenburupean. gure wegunetik doan jeitsi dezakezue! www.akatutaldea.net. Orain taldea diska berria prestatzen dabil. Abuztuan hasiko da grabazioa zizur nagusiko MAV estudioetan, Miguel Aizpun teknikaria izanda
Myspace
Fotolog
Youtube
Rock elkartean elkar ikusiko dira!
Bueno bueno bueno, nibela igotzen hasi gara gernirock en eta The auambas taldekoekin entrebista izan dugu.
Hemen uzten dizuegu denon eskura, The auambas taldekoen hitzak
Zenbat balio du?
Noren ideia izan zen traje beltzekin kantatzea eta zergaitik?
Eta plumazko fularra?
Ze bertsio joten dituzue?
Keimada gustokoa al duzue? jajaj
Keimada maite dugu, galiziar kultura bere osotasunean maite dugun bezala.
Nolako giroa dago zuon artean? bromazaleak zaretela entzun dugu
Ba atera kontuak, eskualdeko 4 herri desberdinekoak garela, Gernika, Ajangiz, Bermeo eta Busturia. Bakoitza bere kultura eta hizkuntza desberdinekin. Gure artean ulertzearekin nahikoa lan dugu.
Argazki hori ikusita, obamaren alde zaudetela agerian dago. Nola ikusten duzue estatu batuak urte pare bat barru?
Orain dagoen lekuan izatearekin konformatzen gara. Beste herrialderik inbaditu barik, lasai lasai. Obama vs McCain. Carmen Sevilla vs Paquita Rico. Espinete vs Don Pinpon. Coca Cola vs Pepsi. Erantzun al dizugu?
Eskerrikasko The auambas taldeari eta gernirock bisitatzeagatik
Etiquetas: The auambas
Aputu-Arte-ko taldekideak oso gogotsu daude bere lehen kontzertuaren ondorioz. Esaten dutenez oraindik ez daude urduri baia nok daki egun horretan zer gertatuko den? Itzelezko gogoekin egon bai, baina ez daude oso pozik egunagaitik, gau berdinean SU TA GAR-ek jotzen baitu bermeoko kafe antzokian. "Lehenengo kontzertua oso garrantzitsua da" esan zuten barre algara batzuen ostean. Bai musika arloan, bai ondo pasatzeko, egun ona izango da hil onetako 29a
Etiquetas: apurtu arte
Entradas más recientes Entradas antiguas Inicio