Ezinean eta Sarkor musika taldeek indarrak batu eta Trotamusic Tour deitu duten horren baitan Euskal Herriko 12 areto eta gaztetxerik esanguratsuenak zeharkatuko dituztela jakinarazi dute. Tour hau abenduan hasi eta otsailera arte luzatuko da Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan. Informazio zehatzagoa beraien webgunetan topa dezakezue.

Ezinean eta Sarkor taldeen oharra:

Zorionekoak, HxC eta rock zaleok!!!

EZINEAN eta SARKOR taldeek, TROTAMUSIK TOUR biraren berri eman baitute. Bi taldeek, indarrak batu eta proiektu berri honen ibilbidea batera egingo dute. Euskal Herriko areto eta gaztetxerik esanguratsuenetan izango direlarik.

Abenduaren 20an hasiera eman eta otsail bukaeran amaituko den bira honi Trotamusik tour deitu diote eta euskal herriko 12 herri ezberdinetan izango ditu bere geldialdiak.

Bi taldeak, urte honetan bertan kaleratu dituzten euren bigarren lanak aurkezten dabiltza. Abiadura, indarra, freskotasuna eta melodia bikainak zihurtatuak ditugu ondorengo hilabeteetan.

Hamabi zuzeneko dituzte jadanik hitzartuak, hauetatik gehienak Ezinean eta Sarkorren buruz-burukoak izango dira baina izango dituzte bidelagunak ere.

Valentzia aldetik, KOLICO taldekoak hurbilduko dira, birako bi kontzertutan bidelagun izateko Sakana aldetik ere izango dituzte lagunak, Kaleginez taldekoak.

Bizkaia aldetik berriz No komply eta Zaunka taldeak izango dituzte lagun.

Durangoko plateruena, Donostiako doka antzokia, Ondarruko kafe antzokia Gazteizko Gaztetxea, Andoaingo Gaztetxea eta beste hainbat kontzertu, entzumen eta beste zentzumen guztietako gozagarri.

Esan bezala , zorionekoak ba musika zaleok orokorrean. Trotamusik tour hegoaldeko lau probintzietatik igaroko baita.

informazio gehiago nahi izanez gero, bi taldeen web orrietan aurki dezakezue.

Hemendik hartuta


[AKTUALIZAZIOA]
BADAKIZKIGU KONTZERTUAK!!!
Abenduak 20 /// Arrasateko Gaztetxea

Urtarrilak 2 /// Bergarako Munibe enparantza
Urtarrilak 3 /// Andoaingo Gaztetxea
Urtarrilak 9 /// Donostiko Kafe Antzokia
Urtarrilak 16 /// Zallako Gaztetxea ( + No Komply )
Urtarrilak 23 /// Getariako Gaztetxea ( + Kolico )
Urtarrilak 24 /// IdabaMusik Zornotza ( + Kolico + Kaleginez )
Urtarrilak 31 /// Gasteizko Gaztetxea ( + Zaunka )

Otsailak 14 /// Ondarruko Kafe Antzokia
Otsailak 27 /// Durangoko Kafe Antzokia

Martxoak 21 /// Trinkete Antitxokoa Gernika

0 Comments:

Post a Comment



Entrada más reciente Entrada antigua Inicio