Olentzero ere blog honetatik pasatu da opari hau uzten.
Oraingoan elkarrizketa hau egin dugu John learretarekin (Bullets of mysery-ko gitar jolea)

-Izena nondik atera duzue edo zer dela eta aukeratu duzue "Bullets of Misery" izena?

Ba egixe esan ezkendun taldeko inok ipini, (The riff truckerseko) Retochains- en ideie izen zan; han ibili ginen gu zein izen ipini jakin barik ta berak solte ban "Bullets of misery" ta danori gusteuiakulez ba...holan gelditxu zan.

-Kontzertu gutxi jo dituzue zuen historian. Biratxo bat egiteko asmoa al duzue?

Bueno kontutan eukinde urte bat bakarrik daroagule talde moduen (2007ko abendu ingurutik) esan leiket nahiko diezela 4 kontzertu. Birie etxie edo kontzertu gehixau emotie gusteko iakun be bai, baia oin gitarrista bat barik gelditsu gara ta uste dogu horrek geldirik eukiko dozkule denpora bat, beste bat tope arte. Halan da be, ofreziduten dozkuezen kontzertu guztixek diez ongi etorrixek ta moduren baten edo besten, jotie intenteko gendule uste dot, oin demoa atara dogule eta Euskadi gaztean gauzela, hori ia al bada aprobetxeu.

-Atera berri duzuen demoa non aurki dezakegu salgai?
Ba iparragirreko lokaletan saltzen da bakarrik; demo bat baino ezta eta uste dogu ezteuela merezi beste inon ipintzie. Baina nonok gure badeu edo geuri al dozku eskatu personalmente edo myspacer: www.myspace.com/bulletsofmisery .

-Kantu berri bat egiterakoak nola antolatzen zarete?

Lelengo gitarratatik hasten gara; gitarra riffek ataten doguz eta gustokoenak hartu. Gero baterixe eta bajue sartzen diez, horregaz danagaz musikie einez eta azkenik, abestixe amaitxute dauenien, letrie ein eta ahotsa sartzen dotzague.

-Zer dela eta erabaki zenuten bermeotarrez abestea?

Jajajajajajajaja!!!!
Gure abeslarixe Bermion bizi da eta "azentoa" edo deko, baia ezta gureta eitxen deuen zeozer.

-Edari hauen artean, zein duze gustukoen?

A) Whisky
B) Muztioa
C) Indiako te gorria

Zer da pregunta tranpa!!???
Klaru dau Whisky!!!!

-Ze gai jorratzen dituzue abestietan?

Abestixen arabera eta momentuen araberakoa da hori; letra batzuk nahiko "makarrak" diez, edo ilunek, baina beste batzuk gai ilunek badiez be, egunerokotasune kritiketan dabe; politikie, elizie, etab.
-Animatuko al zineten Guitar Hero lehiaketan parte hartzen? Ze abestirekin ausartuko zineten eta zergatik?

Ni jakinezkero animeu bai, baia eztekotelez idearik bez, eta ez hori bakarrik, oso nuloa nazenez...ez! Baia jakingo baneu eta egongo bazan, (eztakit badau) Machine Head-en "Clenching the fists of dissent".

Bueno eskerrik asko zeuri/zeueri!

Gogoratzen dizuegu maketa lehiaketan daudela, eta bozkatzeko, egin klik hemen.


0 Comments:

Post a Comment



Entrada más reciente Entrada antigua Inicio