Erandion gazte eguna izango dugu Azaroak 22an, zapatu honetan. Ikasle egun hainbat egon dira eskualde guztietan, eta oraingoan Sondikako alboko herrian.
IAk (ikasle abertzaleak) 20 urte bet dituelez, jaia zeru parera eraman nahi dute.
Honako hau da egitaraua, guztia saiatuko da orduan egitea:

- ESKOLAN

10:00 -> Euskal Ikasleon topaketak

- HEZKUNTZA SISTEMA NAZIONALAREN GUNEAN

11:00 -> Gunearen irekiera erraldoi, buruhandi eta trikitilariekin

Ondoren, kalejira erraldoi eta buruhaundiekin

Bitarteak jolasak eta puzgarriak gunean bertan!!!

12:00 -> Pailazoak

17:00 -> Musika maratoia

Bertan Bera, Askatzen eta Dale Ke Aun Respira (DAR)

- AZOKAN

14:00 -> Bazkaria

16:00 -> Bertso saioa: Uxue Alberdi, Amaia Agirre, Maialen Arzallus eta Onintza Enbeita

17:30 -> 3indarrok elektrotxarangarekin poteo-kalejira

19:30 -> Manifestazioa Hezkuntza Sistema Nazionalaren gunetik irtenda

Ondoren ekitaldi politikoa

21:30-> Kontzertuak (sarrerak aurre-erosita 18€, eta takilan 22€)

ANGER (ikasle eguneko abestia beraiek prestatu dute), Soziedad Alkoholika, Piperrak, Obrint Pas eta Amaiur





Bertan Beraren 20. kontzertua bertan emango dute. Urtarriletik honezkero arteko denbora tartean taularatu dira 19 aldiz. Hauek dira Beraien hitzak aurrera begiraturik:

Gauza positiboa geuretzako ta aukera itzela erandion ospatzen dan ikasle egun honetan joteko. Geutzako boleto itzela da Euskal Herri mailan ikasle edo gazte askon artien holako ekitaldi edo ekintza baten jotzie geure izena zabaltzeko.

Ez dakigu hau dan edo ez dan urteko azken kontzertue, momentuz zapatu honetakoa dau ipinde eta gero urtarrilen 3en, arinauko astien, Anoetako gaztetxien joko dogu.
Urtarrilen 7en hasiko gara geure lehengo estudio lana grabetan, iraupen laburreko diskoa, ondarruko santos anaixen estudioan eta martxorako ataratie espero doguna hain zuzen.

0 Comments:

Post a Comment



Entrada más reciente Entrada antigua Inicio