Urriak 25: III. Koadrilen Eguna!!!‏

Zapatu honetan, Koadrilen eguna antolatu dau hirugarrenez Ieup! gazte asanbladak. Betikolez, koadrilen arteko bazkaria egingo dogu eguerdian; hain zuzen be, arroza estilo librean prestatu beharko dabe parte hartuko daben koadrilek.
Aurten barritasunekaz dator urteroko bazkaria:
— Bazkaria Pasilekuan izango da.
— Arroza guk geuk jarriko dogu parte-hartzaileen esku. Arroz ekologikoa izango da, Lurgozo elkarteari erositakoa.
Arroza egiteko erabiliko doguzen produktuak bertokoak izan beharko dira. Baten batek ezin badau erosi bertoko produkturik, traaaaankil. Lurgozo elkarteak merkatu txiki bat jarriko dau Pasilekuan, behar doguzen erosketak egiteko.
Bazkariaren ostean, munduko futbolin txapelketa, oka erraldoia eta ping-pong txapelketa! Gabaz kontzertuek! Eta egun osoan ziher, umore handixe!!

0 Comments:

Post a Comment



Entrada más reciente Entrada antigua Inicio