Bertsio gaua gabon giroan

Bertsio gaua ospatu zen atzo gauen Iparragirre Rock elkartean. Oso giro ona sortu zen bertakoen artean, eta 90 pertsona inguru batu ziren. Gigatron hasi zen jotzen, eta Hank III eta Turbonegrok jarraitu zioten (denak mozorroturik). Horren ostean karaokea eta air guitar egin zen. Air guitar-en parte hartzaile bakarra egon zen, baina espektakulo itzela eman zuen. 2 kamiseta eder eraman zituen saritzat.





Argazkiak hemendik hartuta



Olentzero ere blog honetatik pasatu da opari hau uzten.
Oraingoan elkarrizketa hau egin dugu John learretarekin (Bullets of mysery-ko gitar jolea)

-Izena nondik atera duzue edo zer dela eta aukeratu duzue "Bullets of Misery" izena?

Ba egixe esan ezkendun taldeko inok ipini, (The riff truckerseko) Retochains- en ideie izen zan; han ibili ginen gu zein izen ipini jakin barik ta berak solte ban "Bullets of misery" ta danori gusteuiakulez ba...holan gelditxu zan.

-Kontzertu gutxi jo dituzue zuen historian. Biratxo bat egiteko asmoa al duzue?

Bueno kontutan eukinde urte bat bakarrik daroagule talde moduen (2007ko abendu ingurutik) esan leiket nahiko diezela 4 kontzertu. Birie etxie edo kontzertu gehixau emotie gusteko iakun be bai, baia oin gitarrista bat barik gelditsu gara ta uste dogu horrek geldirik eukiko dozkule denpora bat, beste bat tope arte. Halan da be, ofreziduten dozkuezen kontzertu guztixek diez ongi etorrixek ta moduren baten edo besten, jotie intenteko gendule uste dot, oin demoa atara dogule eta Euskadi gaztean gauzela, hori ia al bada aprobetxeu.

-Atera berri duzuen demoa non aurki dezakegu salgai?
Ba iparragirreko lokaletan saltzen da bakarrik; demo bat baino ezta eta uste dogu ezteuela merezi beste inon ipintzie. Baina nonok gure badeu edo geuri al dozku eskatu personalmente edo myspacer: www.myspace.com/bulletsofmisery .

-Kantu berri bat egiterakoak nola antolatzen zarete?

Lelengo gitarratatik hasten gara; gitarra riffek ataten doguz eta gustokoenak hartu. Gero baterixe eta bajue sartzen diez, horregaz danagaz musikie einez eta azkenik, abestixe amaitxute dauenien, letrie ein eta ahotsa sartzen dotzague.

-Zer dela eta erabaki zenuten bermeotarrez abestea?

Jajajajajajajaja!!!!
Gure abeslarixe Bermion bizi da eta "azentoa" edo deko, baia ezta gureta eitxen deuen zeozer.

-Edari hauen artean, zein duze gustukoen?

A) Whisky
B) Muztioa
C) Indiako te gorria

Zer da pregunta tranpa!!???
Klaru dau Whisky!!!!

-Ze gai jorratzen dituzue abestietan?

Abestixen arabera eta momentuen araberakoa da hori; letra batzuk nahiko "makarrak" diez, edo ilunek, baina beste batzuk gai ilunek badiez be, egunerokotasune kritiketan dabe; politikie, elizie, etab.
-Animatuko al zineten Guitar Hero lehiaketan parte hartzen? Ze abestirekin ausartuko zineten eta zergatik?

Ni jakinezkero animeu bai, baia eztekotelez idearik bez, eta ez hori bakarrik, oso nuloa nazenez...ez! Baia jakingo baneu eta egongo bazan, (eztakit badau) Machine Head-en "Clenching the fists of dissent".

Bueno eskerrik asko zeuri/zeueri!

Gogoratzen dizuegu maketa lehiaketan daudela, eta bozkatzeko, egin klik hemen.



Abenduak 27an (oingo zapatua), gaueko 21:40 etatik aurrera, Iparragirre Musika Elkartean bertsio gaua egingo da. Bertan, Turbonegro, Gigatron (jeitsi kantaren bat joan baino arinago, algaraka hasiko zarete), edo Hank III bezalako taldeak entzun ahalko dira leku on hartan. Honen atzetik, antikaraoke izeneko ekimen bat egingo da. Zerekin harrituko gaituzte oraingokoan? ba oso sinplea da. Abesti bat eraman dezakezu cd batean, eta mikrofonoaren aurrean jarrita abeslari bikain bihur zaitez. Lotsak etxean utzi eta parte hartu ezazu!

Baina hemen ez da guztia bukatzen! Air Guitar txapelketa ere izango dugu (hemen ere parte hartzea librea da). Imaginazio pixka batekin "Guitar Hero" bat egin zaitezke.

Egun horretan ez dago gauza hoberik, badakizue, joan, eta disfrutatu!!

Iturria: Astrako foroa


Ezinean eta Sarkor musika taldeek indarrak batu eta Trotamusic Tour deitu duten horren baitan Euskal Herriko 12 areto eta gaztetxerik esanguratsuenak zeharkatuko dituztela jakinarazi dute. Tour hau abenduan hasi eta otsailera arte luzatuko da Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan. Informazio zehatzagoa beraien webgunetan topa dezakezue.

Ezinean eta Sarkor taldeen oharra:

Zorionekoak, HxC eta rock zaleok!!!

EZINEAN eta SARKOR taldeek, TROTAMUSIK TOUR biraren berri eman baitute. Bi taldeek, indarrak batu eta proiektu berri honen ibilbidea batera egingo dute. Euskal Herriko areto eta gaztetxerik esanguratsuenetan izango direlarik.

Abenduaren 20an hasiera eman eta otsail bukaeran amaituko den bira honi Trotamusik tour deitu diote eta euskal herriko 12 herri ezberdinetan izango ditu bere geldialdiak.

Bi taldeak, urte honetan bertan kaleratu dituzten euren bigarren lanak aurkezten dabiltza. Abiadura, indarra, freskotasuna eta melodia bikainak zihurtatuak ditugu ondorengo hilabeteetan.

Hamabi zuzeneko dituzte jadanik hitzartuak, hauetatik gehienak Ezinean eta Sarkorren buruz-burukoak izango dira baina izango dituzte bidelagunak ere.

Valentzia aldetik, KOLICO taldekoak hurbilduko dira, birako bi kontzertutan bidelagun izateko Sakana aldetik ere izango dituzte lagunak, Kaleginez taldekoak.

Bizkaia aldetik berriz No komply eta Zaunka taldeak izango dituzte lagun.

Durangoko plateruena, Donostiako doka antzokia, Ondarruko kafe antzokia Gazteizko Gaztetxea, Andoaingo Gaztetxea eta beste hainbat kontzertu, entzumen eta beste zentzumen guztietako gozagarri.

Esan bezala , zorionekoak ba musika zaleok orokorrean. Trotamusik tour hegoaldeko lau probintzietatik igaroko baita.

informazio gehiago nahi izanez gero, bi taldeen web orrietan aurki dezakezue.

Hemendik hartuta


[AKTUALIZAZIOA]
BADAKIZKIGU KONTZERTUAK!!!
Abenduak 20 /// Arrasateko Gaztetxea

Urtarrilak 2 /// Bergarako Munibe enparantza
Urtarrilak 3 /// Andoaingo Gaztetxea
Urtarrilak 9 /// Donostiko Kafe Antzokia
Urtarrilak 16 /// Zallako Gaztetxea ( + No Komply )
Urtarrilak 23 /// Getariako Gaztetxea ( + Kolico )
Urtarrilak 24 /// IdabaMusik Zornotza ( + Kolico + Kaleginez )
Urtarrilak 31 /// Gasteizko Gaztetxea ( + Zaunka )

Otsailak 14 /// Ondarruko Kafe Antzokia
Otsailak 27 /// Durangoko Kafe Antzokia

Martxoak 21 /// Trinkete Antitxokoa Gernika


Datorren sapatuan, abenduak 13, iparragirren 2 talde gogor elkartuko dira. Bullets of misery eta Naiz Roxa. Bullets Of Misery metal-heavy antzera klasifikatzen dugu, eta Naiz Roxa hardcore moduan.

Bullets Of Misery

Oraindik ez dute kontzertu asko izan, uste dut pare bat izan direla gernikan beintzat. Talde honen soinua oso gogorra da. Demoa ia osorik grabatuta daukate, azken ukituak falta dira bakarrik. Gernirock izan daeginda dauden abestiak entzuteko pribilegiatua. "Solo" asko eta oso onak dituzte, denon gustorako. Erritmo bizia ahots apurtzailearekin esango genuke.

Influentzi batzuk hauek dira: Arch Enemy, Chimaira, Killswitch Engage, At The Gates, Pantera, Anestesia, ...

Informazio gehiago: www.myspace.com/bulletsofmisery

Naiz Roxa (erderaz, sentitzen dugu)

NAIZROXA-IQHARATURIC 11 temas, 11 ostias,atados entre si, y cada uno de ellos roto en mil pedazos."iqharaturic"!? Si,acojonados. Grind-core, metal, hardcore, trash, toques marcianos, ritmos pesados, melodia, experimentacion, electronica bailable, velocidad... e innumerbles cambios de ritmo, con la misma precision que marcan los relojes suizos; multitud de registros en muy poco tiempo. Es maquinaria pesada,creativa y llena de rabia. Lo que caracteriza a Mikel laboa es que el es renovador,rupturista y sobre todo que esta libre de todo tipo de prejuicios.La voz de Laboa es la que podemos escuchar en la intro de "iqharaturic"; y eso no es ninguna casualidad. Naizroxa fue creado en el 2005. Empezaron jugando en el local, pero viendo la potencialidad de los musicos y de la quimica, no pararon hasta componer una buena lista de canciones, las que completan la maqueta editada y este disco. El pasado año publicaron "EP laburrean": cinco temas en 8 minutos. Aquellos fueron los primeros pasos de lo que ahora teneis entre manos: macarrismo,crudeza y cambios de ritmo salvajes; la tarjeta de presentacion de lo que el grupo es capaz de ofrecer en directo. Son de San Juan, son roxas, pero saben que todo esta en decadencia y que vosotros estais "iqharaturic" (acojonados). Por ello en sus conciertos lo dan todo hasta vomitar encima vuestro; como si no fueran a vivir mas tiempo. Han venido para quedarse; y si no, te llevaran por delante.Iker Barandiaran

Informazio gehizago: www.myspace.com/naizroxa

Zorroka jente bildu zen Iparragirre Rock Elkartean. Gazteak (15-16 urte) nagusi ziren arren, nagusiagoak ere bertan zeuden. Bai hardcore zale, bai heavy, bai rockabily edo metal zaleak, denak zeuden musika gogotsu entzuteko sarrera 3€ ordaindu arren.


Apurtu Arte hasi zen lehenengo 22:30 bueltan. Laukote honek badaki zer gustatzen zaion ikuslegoari. 6-7 abesti jo zituzten, tartean, beraien 2 zeudelarik; harro eta zapatu.

Bigarren eta azkenik, Skasak zegoen bere abestiekin. Bateristak esgintzea egin zuen arinagoko egun batean, bai beste batek jo zuen bere ordez.

Entradas más recientes Entradas antiguas Inicio